XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AUTOMATAK Arrainontzirako janari-banatzailearen gisa, berez funtzionatzen duten muntaia automatikoak, operatzaile askoz eraikita edo konposaturik daude.

Operatzaile guztiak elkarrekin konbinaturik daude, sistema osoak bere helburua lor dezan.

Operatzaile horiek sistema tekniko bat osotzen dutela esango dugu.

Horrez gainera sistema hori automatikoa bada, automata bat dela esaten dugu.

Honela adieraz dezakegu edozein automataren eskema logiko orokorra.

SARRERA / INPUT /1. operatzaile-katea / KONTROLA / FEDD BACK/ 2. operatzaile-katea / EMAITZA / OUTPUT.

Emaitza, automatak lortu behar duen helburua da.

Sarrera, ostera, martxan jartzeko hasieran automatari ematen zaion agindua.

Bi mutur hauen artean, bata bestearen atzetik funtzionatzen duten operatzaileen kate bat dago.

Kate horretan bi azpikate (edo kate) bereiz ditzakegu: bigarrena, emaitzarekin zuzenki lotuta dago; lehenengoak bigarrenaren operazioak pentsatu eta prestatu egiten ditu.

Lehenengo kateak bigarrenari aginduak emateko seinaleak sortzen ditu eta, horrez gainera, bere burua kontrolatzeko atzeranzko seinaleak ere (fedd back ingelesez).

Atzeranzko agindu hauk kontrolerako aginduak izan daitezke; edo eta prozesu osoa berriro errepika eraziko duten lehenengo katearentzako aginduak.

Automatismoen gakoa, atzeranzko agindu horik sortuko dituzten operatzaileetan datza.

Arrainentzako egin dugun janari-banatzailearen kasuan, azter ditzagun eskema horren elementuak:HASIERAKO BALDINTZAK: erlojuari kordela eman edo eta, elektrikoa bada, pilak ipini; janariaren biltegia bete. EMAITZA: janaria arrainontzian. Janari-banatzaileari eragiten dion motorea edo elektroimana / kontaktu-denboraren mugatzailea / erlojua martxan /6 ordukako kontaktuak.